IKAS KOMUNITATEA

IKAS KOMUNITATEaren PROIEKTUA

Zer da?: Gaur egungo munduan, ezagupenaren eta informazioaren gizartean, eskola eta bere giza eta kultur ingurua antolatzeko modu berezi bat.
Helburu nagusia: berdintasunetik abiatuz, kalitate goreneko irakaskuntza eskaini eta lortu ikasle guzti guztientzat.
Honetarako: guraso, ikasle eta irakasleen, gehi udal eta herriko talde guztien konpromezu berria lortu nahi da. Berdintasunaren aldeko parte hartze elkarrizketatuaren konpromezua.
Bultzatzen duen irakaskuntza mota: aprendizai “dialogikoaren” izenarekin ezagutzen da. Ikasle eta pertsona guztion ahalmen komunikatiboa eta erreflexiboa haintzat hartzen duena.
Hezkuntzako pisu nagusia: arlo instrumentaletan (hizkuntzetan, matematikan eta informazioaren trataeran) eta komunitatea osatzen duten pertsona guztien arteko elkar bizitza komunitarioan kokatzen du.

Adibide bat: Talde elkarreragileak
Gela antolatzeko modu berezi bat da; hau da metodologia berri bat.
Gela barruan hiru edo lau talde txiki egiten dira: 5-6 ikaslekoak bakoitza.
Talde bakoitzak pertsona nagusi bat dauka arduradun (irakasle, guraso, ikasle nagusiak, boluntario). Nagusiaren lana taldea martxan ipintzea eta ikasleen arteko harremanak sortzea da.
Taldeak heterogeneoak dira; hau da ezaugarri desberdinak dituzten ikaslez osatutakoak (neska eta mutil, kultura edota etnia desberdinetakoak, ikasteko trebezia gehitxoago edo gutxitxoago dauzkatenak...).
Taldeetan ikasleak denbora guztian ari dira lanean eta ez dago denborarik txantxetarako eta iskanbiletarako.
Taldeek helburu bikoitza daukate: batetik ikasleen arteko elkarreragiketak (elkarreragiketak, hartuemonak) sortzea eta elkar lagunduz talde oso osoak ikastea, eta bestetik elkarbizitzarako beharrezkoak diren baloreak taldean garatzea (errespetua, elkartasuna, lankidetza, laguntza...). 

Ikasle eta irakasleen esanetan, lan egiteko modu hau oso egokia ikusten da eta emaitzak askoz ere hobeagoak lortzen dira, denak daude oso gustora egiten denarekin.

Comments