Ekolaz kanpoko kirol ekintzak.

Eskolako haur guztiei kirol eta iharduera fisiko desberdinak egiteko aukera aberatsa eskaintzen diegu. Norberak frogatu eta gustokoen duen ekintza aukera dezan. Ekintza guzti hauek 16:30etatik aurrera burutzen direlarik eskolan bertan. 
Hona hemen 2014/2015 ikasturtean zehar praktikatzen diren kirol iharduerak: 

SASKIBALOIA: Aurten lehenengo aldiz eskolak talde bana atera du adin bakoitzareko, hau da, kimuak eta ume kategorietan. Bi talde hauek astean zehar bi lan saio burutzen dituzte; txikiek 17:45-18:45 artean eta nagusiek 18:45-19:45 biartean eta asteburuetan Eskola Kirolaren barruan norgehiagokak dituztelarik. Lan saioak astearte eta ostiralean dauzkate.  
HERRI KIROLAK: Aurten ume talde bi eta umetxoen talde bat daukagu. Astean behin lan saio bat burutzen dugu eta ikasturtean zehar Eskola Kirolak antolatutako 4 topaketetan parte hartzen dugu.
XAKEA: Astean behin neska-mutilek xakean aritzeko aukera dute monitore aditu batekin. Umeek aukera dutelarik Eskola Kirolaren bidez topaketa desberdinetan parte hartzeko.
Ekintza hau ikastetxeko gela batean burutzen delarik.
GIMNASIA ERRITMIKOA: Iharduera honetan izena emanda daudenak bi lan saio dituzte. Ez dute Eskola Kirolean parte hartzen, momentuz lan saioak soilik burutzen dituztelarik. Lan saioak asteazkena eta ostiralean dauzkate, txikiek gelatik irten bezain pronto 16:45-17:45 eta nagusiak 17:45-18:45 artean.
MENDIA: Umeek ikasturte hasieran ekintza hontan izena emateko aukera dute. Hilean igande batean Mendi Federazioak antolatuta Bizkaiko mendi desberdinetara irteerak egiteko aukera dutelarik. Irteeretara autobusez joaten dira eta normalean goiz osoa ematen dute; 9:00etatik 14:30ak aldera.
HEZIKI: Aurten diputazioak proposatu duen ekintza berria da. Eskolan taldetxo bat irten da eta astean zehar bi lan saio egiten dituzte. Lan saioak astearte eta ostegunean burutzen dira 16:45-17:45 bitartean. Gogoratu behar dugu ekintza honetan lehenengo eta bigarren mailako haurrek soilik parte har dezaketela.
                                        
Comments