ELKARBIZITZA

Proiektu honen helburu nagusia, eskola komunitate osoko partaideen arteko harremanak zainduko dituen pauta adostuak finkatzea da, denon arteko elkarbizitza osasuntsua oinarria izanda, berdinen arteko zein eskolako eragileen arteko harremanak zaintzen dituena.
Guztiok, gizarteak dituen arazoak (gatazkak, erronkak,..) gelan isladatzen direla badakigu. Gu, irakasleok, hezitzaile bezala egoera hauek bideratzen saiatzen gara; horretarako ikasleei Elkarbizitza eta Tutoretza planekin hainbat eremutan dauden gatazkeei aurre egiteko behar dituzten tresnak eman nahi dizkiegu.
Baina hau ez da bakarrik irakasleen lana. Helburua lortzeko ezinbestekoa da guztion inplikazioa, beraz familia eta eskolako langileen arteko elkarlana funtsezkoa da, gure neska-mutilen garapen globala eta orekatua lortzeko.
Ikasturtean zehar etxera proiektu honen berri helduko zaizue. Espero dugu zuen laguntza izatea. Aldez auretik, eskerrik asko.
 
Comments