TES. LIBURUAK 14-15

2014-2015 ikasturte honetan, “Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa” Lehen Hezkuntzako osoan indarrean jarraituko da.

Programaren baitan testu-liburuak eta lan-koadernoak sartzen dira. Testu-liburueak 4 ikasturterako izango direnez, familiek mailegu modalitatean hartuko dituzte ikasturte batean. Ikasturtea amaitzerakoan, eskolan geldituko dira hurrengo ikasturtean beste ikasle batek erabiltzeko.

Programa finantziatzeko, urtero:

- programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak diru ekarpena egin beharko du.

- Hezkuntza Sailak jarriko du behar diren kantitateak ezarritako ikasleko kostea estaltzeko.

Ikasmaterial Curricularren erosketa eskolak egingo du eta ikasleen artean banatuko da.

Ikasleek eta beren familiek konpromezu hauek hartuko dituzte:

- testu-liburuak urtero forratzea

- materiala behar den moduan zaintzea

- txarto erabiltzeagatik hondatzen baldin bada edo galtzeagatik, ale berri bat erostea.

Programa honetan parte hartzea bateraezina da beste edozein erakunde publiko edo pribatuk Programa honetan sartzen diren materialak helburu izanik eman ditzakeen laguntzekin.

Programan parte ez hartzeko banakako uko egitearen aukera dago. Kasu honetan, uko egiten duen ikasleriak:

- material curricularrak bere kabuz erosi beharko ditu.

- Hezkuntza Sailak ikasmaterialentzat ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera galduko du.

 

Comments