KUKULLAGA IKASTETXEAREN BEREZITASUNAK MATRIKULA PROZESUAN

KUKULLAGA HLH IKASTETXE PUBLIKOAK, HEZKUNTZA SAILAK EBAZTEN DIZKION ESKUMENAK ERABILITA, HURRENGO BEREZITASUNAK ZEHAZTU DITU MATRIKULAZIO PROZESUAN FAMILIEK KONTUAN IZAN DITZATEN:
  • Ordezkaritza Organo gornaren erabakiz,  Organo honi, matrikulazio prozesuan ematea dagozkion 2 puntuak, Kukullaga HLH ikastetxe publikoan matrikula egiten duten ikasle premuei emango zaizkie. Honela dio 16. artikuluak matrikulazioa aginduan:


    • "Hamaseigarrena.– Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak askatasunez erabakitako beste alderdi batzuei buruzko baremo-atala aplikatzeko arauak..
      • Herri-ikastetxeetako Ordezkaritza Organo Gorenek eta itunpeko ikastetxeetako Eskola Kontseiluek aukera izango dute, hala nahi izanez gero, irizpide bat edo batzuk ezartzeko, eskatzaileei puntu gehiago emateko. Puntuazio gehigarri hori, gehienez, bi puntukoa izango da.
      • Irizpide objektiboak ezarri beharko dira puntuazio gehigarri hori emateko. Ikastetxeko organo eskudunak onartuko ditu irizpide horiek, eta haien berri emango da eskabideak aurkezteko epea hasi aurretik.. Era berean, ikastetxe bakoitzak dokumentu bat sartu beharko du aplikazio informatikoan urtarrilaren 27a arte lehen. Dokumentu horretan zehaztuko ditu puntuazioa emateko irizpideak. Hala, eskabidea bide telematikotik egiten dutenek informazio hori eduki ahal izango dute eskura. Dokumentu horren beraren kopia erakutsiko da zentroko iragarki-oholean.
      • Puntuak arrazoi bakar bategatik edota hainbat arrazoirengatik eman daitezke. Kontzeptu bat baino gehiagorengatik ematen bada, horien artean bana daiteke puntuazioa, edo baldintzetakoren bat betetzen bada eman.
      • Puntuazio gehigarri hori emateko irizpideak ezberdinak izan daitezke hezkuntza-maila edo ikasturte bakoitzean.
      • Atal honetako puntuak emateko irizpideen artean, baremoaren beste ataletan aintzat hartutako arrazoi eta egoerak ere egon daitezke. Hartara, arrazoi eta egoera horiengatik ematen den puntuazioa gehituko da. Baina kontuan hartu behar da atal honetan gehienez ere bi puntu osagarri eman daitezkeela.
      • Atal honetarako hartutako irizpideen artean ezin dira inolaz ere onartu jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edota bestelako ezaugarri edo egoera indibidual nahiz sozialengatik diskriminatzaileak diren irizpideak. Halaber, ezingo da punturik eman horretarako berariaz deitutako proba edo azterketen emaitzen bidez.
      • Herri-ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Gorenei eta itunpeko ikastetxeetako Eskola Kontseiluei dagokie zehaztea zer baldintza eskatuko diren atal honetan ezarritako irizpideak betetzen direla egiaztatzeko.
      • Instrukzio edo jarraibide honetan ezarritakoa betetzen ez duten zentroek ezin izango dute baremoaren puntuazio hau aplikatu: zentroko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak libreki zehazteko beste inguruabarrei dagokiena."
BEHIN BETIKO IKASLE ONARTUEN ZERRENDAK 17-18 IKASTURTERAKO.

MATRIKULA 17-18



Ċ
Kukullaga Etxebarri,
28 mar. 2017 6:13
Ċ
Kukullaga Etxebarri,
28 mar. 2017 6:13
Comments